XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazkian ikusten duzuna lurzoluaren perfil bertikala da.

Begira iezaiozu adi eta zona ilunago bat ikusiko duzu sustrai askorekin.

Horren azpian beste zona bat dago, itxura berdintxoa du baina kolore argiago du eta harriak.

Beheko kapa oso desberdina da, bai kolorez eta bai, itxuraz.

Gonbara itzazu aurreko perfila eta argazki honetan ikusten duzuna.

Deskriba itzazu ikusten dituzun zonak; adieraz iezaguzu beren kolorea, itxura eta tamainua.

Perfil batean, hiru zona aurki ditzakegu: 1. Lurzolua, humus gehien duen zona.

Landareek zona honetan aurkitzen dituzte subtantzia elikagarriak.

2. Haitzama, bertako haitz aldagabeaz osatua dago.

Batzuetan, haitzamaren gainean, izaten da beste kapa bat.

Orain duela urte asko ura eta haizeak hara eramandako materialeez osatua dago kapa hori.

3. Lurpea Beste bi kapa horien erdian dago, ia sustrairik gabe; uharri, hartxintxar eta hauen antzeko zatikiak ditu.